Denpori Ondarrun

lunes, 8 de noviembre de 2021

Ahuntzak: Martija BTT martxa- Gazteiz 2021

 

ANTEZEDENTIK







GASTEIZ MARTIJA 5. 2021/11/6



Lau urteko hutsunan ostin Tato patateruk antolatuzku aurten be Euskadiko kapitxalan inguruko mendi-bizikleta martxi. Otubre guzti egueldi onaz ibilitxe optimista gebizen danok pasan astelenearte, gero bota daben zaparrada guztikin amu ezpanin euki dou apuntata geuazenok. Euskalmet, eltiempo, meteored, aemet, Antiuko Amabirjini eta Gorbeako artzaine hogei bidar konsulta dou gitxienez, baine azkanin asteko euri bako egun bakarra gerta gazku, zelako potrosuk gaz!

Aurreikusten gendun hotzak dizela ta eskimalak baino hobeto jantzitxe jun ga goxin goxa Arabako lautada. Bazkaldu bi gendun taberna aurrin han topa dou Joseba geure zain nerbixuk geixa einde, antolakuntziatxik eta eurixan bildurrak ereinde edo, komunetik hiru bidar pasata. 


Bizikletak deskarga, kaskuk, botak eta guantik jantzi, eta Siberia-Gasteizko lau graduai aurre einde urten dou hamar lagunak oin bost urteko bidetatik, bidegorrixak, pistak eta bidezidor lauetatik Mendozako jauregire arte, handik laster bide tekniko harritsu batetik gorutz hasteko.



 Josebak abisazku harri zorrotzak eta erruberak jodiutekuk dizela eta ONDO TRAZATEKO eskatuzku. ONDO TRAZA EH! Aldatz gogorrik baik, baine beti gorutz, luze jun de Pikatxo ixeneko tontorrea arteko bidi. Han jan dou lelengoko barritak eta platanuk, eta han ata dou lelengo argazkixak. 


Hortik krestea ein bi zan zati bat hurrengo bajadi hartzea juteko, eta hor gerta gako Josebai berai eguneko inzidenti: EZ DAU ONDO TRAZA eta trogloditan aixkori baino zorrotzaua zan harri bat zapaldu dau. Zortzi zentimetroko ebaixe eitza atzeko kubiertiai, justo bertan egunin estrenataku. MacGiver papera hartute kamari sartu tzau, kubiertan barrutik eta kanputik gomak ipini, bridakin lotu eta zeozelan segi eitxeko modun giatu de.

Eskolunbeako bajada eta buelta harritsu ebitati erabaki dau arriskuk gitxitzeko. Aitor anaixi eta Unai beraz solidariza di eta gustoa lagundutze atajaten. Alkartasune edo alpertasune, ez dakit ze ixan dan geixa.

Beste zazpirok bajada bertijinoso batetik Eskolunbeko elixa eleganti topa dou, atzin kaskada politxak eukana eta aurrin gorritxutako arbola elegantik. Baine bajatako guzti barriro altza bir zan, eta ordure arte komodo jun nazena oin atzetik martxi eusten estu. Hotzak desagertu gazta Ganaltoko gurutzea aila gazenin.


Baine bigarren argazkirako ostabe ipar haxin eragine suma dou eta berutz lantza ga abixadan, len altzatako bidi topa arte, hamen geldixa eta ateso segi en dou kubiertak zaindu naixan. Gasteizko Aitorrek esazku oso ONDO TRAZA douela, ze ez dou ixe apurtu eta hori “bajada rompe-bizis” dala gasteiztarrentzako. Mendozan topa douz hiru atajeruk eta etxerutz. Buelti be ez da gozu ixan, kontrako haxe hotzak Flandesko klasika baten itxuri emotza azkan kilometruei.

Gasteizen klasiku da be bai da kiroldegiko dutxa beru (piszinako denboraik ez dozku emon) eta Manaos tabernako menu abundanti. Gaur be ez ga argaldu, baine hartu douen satisfaziñoi…








Textoa: Mikel
Argazkiak: Ahuntzak
Maketazioa: Jota








miércoles, 9 de junio de 2021

martes, 8 de junio de 2021

Ahuntzak Lekunberrin: Zapatu 2021

 Ia urte bi ondoren, berriro martxan gara.eta  Lekunberrire pendiente geukan irteera egitera joan gara. Aurten, kameraren bateria-aldaketekin hainbeste ez geratzeko, apañotxo bat egin nuen, eta hain ondo atera zuen inbentoa ,  sd txartela petatu nuen eta bideo batzuk gainidatzi zuen  kamara hostixi. Irudi batzuk galdu ditut,  berreskuratutako  eta ondo grabatuta zegoenarekin atera da bideo hau.



By Jota




lunes, 7 de junio de 2021

Lekunberri 2021 Ahuntzak.

Urte bateko etena ta gero barriro Auntzan oitxura onak berreskuratu dou eta jun ga kuadrila eder bat Nafarrure geure hankak eta nafarren bakik apurtzea. Ondo antolatu douz kontu geixenak, suministrun arduri ondo banatute eta urten orduko danok Covid test antigeniku einde. Testak danak negatibo, jatekuk eta eratekuk positibo excesibo, geure arteko giru moure.

IMG_6086IMG_6087

Oin urte biko etxe bardinin eon ga, tokixe hobetzen gatxa euan eta. Barriro esku zabalik eta maixe beteta hartu gatxue. Holako banketeik!

Zapaturako JuankarLok wikilokea altzatako bide bat jarraitu dou, famau mutile, ez dakit berak zelan erungo ban, guk bidik oso lokaztute topa douz aurreko egunetako eurixen erruz, eta horrek gure martxi asko gogortu dau. Eta eskerrak oin aste beteko egualdi prebisiñoik bete ez dizen, Naforroako bidin eizku pixkat baine mendixan ez dozku euririk ein eta gatxerdi. Baine lokatzana aurreikusten erreza euan Iturburu etxe azpitxik etorren uran indarra ikusitxe.


IMG_6104

Zapatu:

Geure betiko ordun, goxeko beatzixetan, umedade eta freskura ederraz, hasi ga autobide azpitxik gora, Basakaitz inguruta gora, Leitzarutz pasateko Lekunberri gaineko pagadixetatik, hasierako porlanin errez baine gorauako bidezidorretan konplika gazku abantzi, erdi bizikletan erdi oinez, eta geu geixa nastateko, trakak ez geunkanez ondo koordinata, “hamendik ez da, nastata zaze!”geure artin ibili douen eztabaidik inguruko buitrik be uxatu eitxuz. Baine zibilizauk eta zentzunekuk gaz eta akordure eta bide zuzenea alda batea aila ga azkanin.

2021_0605_141702_001

Maloko Itxurrixan tragu hartu eta Huiziko porturutz dun bajadi hartu dou pagadi ederretan zir. Oso bide eleganti baine kontuz ibiltxeku. Huizi gaineko kamiñu kruzata Leitzarutz ixun bidik ondiokan arrisku geixa euki dau, ixan di txirristara eta musada batzuk. Txarrena Aitor patateruk euki dabena, sorbaldako minaz jodiute giatu re ta. Eguneku amaitxu dau baine domekan ezin jarraitxu. Azkanengo tramuk, Juankarlon kronikan “todo ciclable pero tecnica”, oin urte bi Aralarretik baja gendune akorda ereizku, harek aldatzak bakarrik orkatzak ahal dabe baja jausi baik.

Leitza ailaten leitzar guztik flipa ein dabe basaz betetako 13 bizikletero ikusten. Bertako plazan, tradiziñoi jarraitzeko tabernan tragu ta papeu ein dou lasai-lasai giro epeletan. Oingun ez ebilen berderune han zir, peni. Atzin geunkan kartelai jamon ein (Alde hemendik!) eta hartu douz bizikletak ostabe, kosta da hankak martxan ipintxi baine asfaltun gora zin kilometro batzuk eta trakziñoi fallaten ez banez ritmo onin jun ga gorutz.

DSC04254

Pistak laga eta basun barrun bide basatsu eta harritsutatik hurrengo tontorrea ailateko barriro sufriu ein bir ixan dou. Ganaru batzukin be eduki dou geure arazuk ze euren zelaixe inbadiu rou eta betozkuaz biatuzkue. Zelaitxik rodeu emon eta ateso. Gora aila eta harritxirri pista bat topa dou, zirak jantzi eta berutz, minuto bixin barriro karreteran geuazen Basakabi tabernin albun, Ezkurra gainan. Han porlanezko pista bat hasten zan Leitza gaineko haxerrotetako kresta altzateko. Luze ein gazku hau, gainea tontorrea ailaten geuazela uste gendunin beste beruzko eta goruzko bat ikusten gendun behin ta barriro. Biarreko egun luze baten besteko desesperanti.

2021_0605_155147_001

Halako baten errotak laga eta beste pista batetik lengo Maloko itxurrire aila ga ostabe eta lengo pagadiko bajadatik hasi berutz, baine kilometro bire ezkerreta desbia ga barriro Lekunberrire jausteko.

Trakak azken aldatz bat erakusten ban ostabe Basakaitz aldea, lau magnifikuk jun di gorutz, beste mortalak ezin gendun eta lenako trenan bidi “Via-verde”tik jun ga etxerutz. Honek be ba eukan tranpi ze tunel bat obran da eta itxitxe eoneran desbiuk mortirolo bat altzatea erun gatxu. Magnifikuk arpeixan irribarriaz aila di, bike-parkeko bajadi topa eta primeran pasa ei dabe.

Garbitxu astuk, dutxa eta jan-edanai be indarraz emotzau. Ederto afaldu ta gero ein dou herritxik buelta txiki bat kresal haxe pixkat lagateko eta “klin-klin”bat hartzeko.

91f94ad5-ca3c-48c3-8431-38a984eabeea

Domeki:

Bisperan hartu gendun palizi ikusitxe trankilaua ibiltxi erabaki gendun. Bi tramo diferente einde: lelengo Iribas ingurun dan Larraun errekin iturburu ikustea juti bañe Albiasu herrire junde lelengo eta Baraibarretik pasata. Eta bigarrena zapatun gure taldeko lau indartsuenak deskubriu ben bike-parka bajati.

14e2b36f-d6bb-4dcd-93d3-73c8b85a8d3e

Barriro euki dou ganarukin arazuk, Albiasutik urten ta segidun txalak, ixkuk eta behi talde handi bat topa dou bidin eta ostabe bidetik urtenda albuko zelaitik jun bir ixan ga. Baraibarren kuadrila bat zaldi gañin ikusi dou, geure modun eskursiñoin, eurakin monturi aldatzekotan eon ga, ez dou lortu. Iribas herritik pisti hartu Larraun errekan albutik gorutz eta segidun geuazen helburun. Errekin jaixotzi politxe euan, uran indarra ikusgarri eta entzungarri.

B80FBC49-F7A0-4E0C-BCC2-88F2408DAF67IMG_6129

Argazkixak ata eta bueltan trakak sartu gaitxu berutz erreka ondoko bidezidor batzutan eta Iribaseako itzulixe holaik elegantia gerta da. Lekunberrire bidetik ti-ta baten eta bike-parkerutz hartu dou, baine hau bajateko lelengo altza ein bir de eta ez da erreza gerta. Hanketako karamelu ixe gastata sufriu ein dou ongun “Hirumuga Bike-park” hasiera punture ailaten. Kaskun kamari lotute balientiena aurretik bixaldu dou ata atzetik bestiok ilaran han jun ga. Geixena oso bustixe eta biune euan arren oso dibertidu eritxi gazta, hau sikotan la bonba ixango da.

IMG_6132

Sekule baino goxaua aila ga geure basea eta bizikletetatik basi soltati asko kosta dan arren, estutasunik baik bazkaixe ganoraz eitxeko eta dana sasoz jasoteko denbori emozku.

Beste buelta eder bat kurrikulumeako! Gora Ahuntzak!

 

Textoa: Mikel

Argazkiak eta Maketazioa By Jota

jueves, 2 de enero de 2020

Ahuntzak: Kakatzan 2019

Urtero lez Kakatzan parte artu gendun, ongo urtin gainera geuk preparatako trackaz. Naiz eta kamaran bateixiaz araso batzuk euki,  bertatik urteban bideu hauxe da.



Datorren urtin, gexa!!!

lunes, 9 de diciembre de 2019

domingo, 30 de junio de 2019

Ahuntzak : Dinamartxi 2019

Hamen gure Dinamartxi 2019 ko bideu. Ia ez douen kopryrighteko arazoik eukitxen musikiaz!!!!
Auminyulinblu!!!!!!!!



Bideoa: Jota